XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. AZALPENA: Persiako lurraldeetan herri bi zeuden: Egiaga eta Gezurraga.
Egiagako biztanleek beti egia esaten zuten, eta Gezurragakoek beti gezurra.
Behin bidaiari bat lurralde hartara iristean, herri hoietako batekin topo egin zuen.
Baina ez zekien zein herritakoa zen.
Han zegoen gizon bati galdera bakarra zuzenduz asmatu zuen.
Zein galdera egin zuen?.
OHARRA: Topatzen duen gizona Egiagakoa zein Gezurragakoa izan daiteke.
Soluzioa:
Demagun Egiagan gaudela.
Egiagakoak egia esatean baietz esango du eta Gezurragakoak gezurra esaten baietz esango du ere.
Gezurragan izanez gero, bertakoak gezurra esanez, ezetz esango luke eta Egiagakoa balitz egia esaten ezetz esango luke ere.
Beraz, baietz erantzutekotan Egiagan gaude.
Ezezkoa jasotzekotan Gezurragan.
2. AZALPENA: Aurreko lerroetan aipatutako gizona galdu zen.
Egiagara joan nahi zuen.
Bidegurutze batetan gizon bat topatu zuen eta galdera batez zein bidetatik joan zitekeen Egiagara eta zein Gezurragara jakin nahi zuen.
Zein galdera egin zuen?.
Soluzioa:
Demagun bideak Egiagara daramala: Egiagakoa bada bai eta bai esango luke.
Beraz, bai izango da erantzuna.
Gezurragakoak bai eta ez (gezurra esaten) beraz, berriro gezurretan baietz esango du.
Bidea Egiagara ez badoa: Egiagakoak ezetz erantzungo luke (bai / ez) eta Gezurragakoak ere bai (bai / bai) gezurtatuz.